Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin da
plaentxia.eus

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin da

2024/03/22
Apirilaren 21an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaikideen zozketa atzo egin zen, eta astelehenetik aurrera bidaliko dituzte jakinarazpenak.

Atzo, martxoak 21 egin zen hilabete barru egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hauteskunde mahaietako kideak hautatzeko zozketa.

Udalak datorren astelehenetik aurrera jakinaraziko die mahaikideei hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaiela.