"Ez da kasualitatea" ikuskizuna
Udaleko Kultura Batzordeak udazkenerako antolatu duen kultur egitarauaren barruan, "Ez da kasualitatea" ikuskizunaz gozatu ahal izango da larunbat honetan Soraluzen.
"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira. "Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen da "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
Nori zuzendua: Helduei
Bertsolariak: Lau bertsolari (Ane Zuazubiskar, Nerea Ibarzabal, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran)
Gai-jartzailea: Itziar Barrenkua.
Musikariak: Ixak Arruti eta Araitz Bizkai.
Lekua: Herri Antzokia.
Ordua: 18:30ak.
Iraupena: 90 mn.