Ezozi futbol zelaiko soropila aldatzeko lanetan dihardute beharginek; urriko lehen hamabostaldian amaitzea aurreikusten da

Ezozi futbol zelaiko soropila aldatzeko lanetan dihardute beharginek; urriko lehen hamabostaldian amaitzea aurreikusten da

2026/09/24
Ezozi futbol zelaiko soropila aldatzeko lanetan dihardute beharginek; eguraldia lagun, urriko lehen hamabostaldian amaitzea aurreikusten da.

Ezozi futbol zelaiko soropila aldatzeko lanetan dihardute Fielturf Poligrass S.A. enpresako beharginek azken egunotan. Une honetan futbol zelaiko zorua berdintzeko lanetan dabiltza, eta jarraian, belarra jarriko dute.

Fielturf Poligrass S.A. enpresa katalanari esleitu zaio futbol zelaiko obra eta 263.262,53€ko kostua izan du, BEZ barne.

Eguraldiak laguntzen badu, eta eurigatiko etenik egin behar ez bada, lanak urriko lehen hamabostaldian amaitzea aurreikusten da.