Ezozia auzoko baserri-bidearen konponketa

Ezozia auzoko baserri-bidearen konponketa

2018/10/15
Errepidea konpontzeko lanak burutuko dira Ezozia auzoan; Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak finantzatutako lanok 20.000 euroko aurrekontua dute.

Bertako baserritarren eskaerari erantzunez, Ezozia auzoko baserrietara doan pista konpontzea erabaki du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak

Errepidea konpontzeko lanak bihar asteartea hasiko dira eta gutxienez hiru egunez luzatuko dira, ostegun-ostiralera arte.

Lanek irauten duten bitartean errpidea itxita egongo da Aldasoro baserritik gora.

Reformas Anton enpresak egingo dituen lanen kostua 20.000 eurokoa da.