Ezozia eta San Andres txukuntzeko lanak

Ezozia eta San Andres txukuntzeko lanak

2022/04/08
Ezozia eta San Andres auzoetako berdeguneetako urteko garbiketa-lanen plangintza adostu du Udalak Lemon lorazaintza enpresarekin; hiru hilean behin eta auzoko jaien aurretik egingo dira.

Urtero moduan, Ezozia eta San Andres auzoetako parkeetako garbiketa lanei ekingo die Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta landa garapeneko departamentuak.

Lanak garai honetan egiten dira urtero, aipatutako guneak udako denboraldirako txukun eta erabilgarri egon daitezen.

Gune hauek urtean zehar txukun mantentze aldera, Udalak Lemon Lorezaintza enpresarekin adostu du urteko lanen plangintza.

Hauek izango dira egingo diren garbiketa lanak eta ondorengo kostua izango dute, hurrenez, hurren:

  • San Andres auzoko Parkea

Garbiketa-lanak hiru hilabetetik behin (urtaro bakoitzean) egingo dira. Aurrera eramango diren lanen artean belar eremu guztiak ebakiko dira, ermita eta elkarte bueltak barne. Garbiketa berezia egingo da uztaileko jaiak baino lehen. Lanak hauek 2.299 euroko kostua izango dute (BEZ-a barne).

  • Ezozia auzoko parkea

Urtaro bakoitzean garbiketa bat egitea aurreikusten da ermita inguruak eta eremuan dauden zuhaixka eta zuhaitzak barne. Garbiketa berezia egingo da ekaineko jaiak baino lehen. Lan hauek 2.516,8 euroko kostua izango dute.