Ezozibideko hornikuntza-sareko lanak

2019/09/09
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak itxi egingo du garajeetarako bidea Ezozibideko ur hornikuntza-sarea berritzeko; lanak asteazkenean hasiko dira eta zortzi asteko iraupena izango dute.

Joan den asteazkenean webgune honetan iragarri moduan, asteazken honetan hasiko da Gipuzkoako Ur Kontsortzioa Ezozibideko 16 eta 34 zenbakien artean ur hornikuntza-sarea berritzen.

Ondorioz, eta segurtasun arrazoiengatik, kale-tarte horretan dauden garajeetarako sarbidea moztuta egongo da obrek iraungo duten 8 asteetan.

Lokala erabilera profesionalerako duten bizilagunek obrako arduradunarekin jarri beharko dira harremanetan, ahal den heinean eta puntualki, sartzeko modua adosteko.

Lanak aurrera joan ahala, kalea zatika zabaltzeko ahalegina egingo da.

Lanei buruzko edozein duda edo kontsulta izanez gero, 902302222 edo 943718023-ra deitzeko aukera daukate bizilagunek.