Ezozibideko lanak direla eta ibilgailuentzako kale-mozketak izango dira astelehenean, urriaren 13an, goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara, beranduenez ere

Ezozibideko lanak direla eta ibilgailuentzako kale-mozketak izango dira astelehenean, urriaren 13an, goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara, beranduenez ere

2025/10/10
Ezozibideko zoladura inprimatzeko eta margotzeko lanak datorren astean zehar egingo dira; ondorioz, ibilgailu kale-mozketak izango dira astelehenean, urriaren 13an, eta aparkalekuak hustu beharko dira.

Otsailean hasi ziren Ezozibideko azpiegiturak eta zoladura berritzeko lanak, eta plangintza horren baitan kokatzen dira datorren astean egingo diren zoladura inprimatzeko eta margotzeko lanak.

Astelehenean, urriak 13, Ezozi auzotik Ezozibidea 26ra arteko tarteko zoladura inprimatu eta margotuko dute beharginek; hori horrela, goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte, beranduenez ere, ezingo da ibilgailurik igaro eremu horretatik eta hustu egin beharko dira trenbide zaharreko eta Ezozibidea 26-34ra arteko aparkalekuak.

Datorren martitzenetik barixakura, ostera, urriaren 14tik 17ra, Ezozibidea 26tik 16ra bitarteko aparkalekuak hustu beharko dira, bide-zati horretako lanak egiteko.

Soraluzeko Udalak herritarrei eskerrak eman nahi dizkie mozketa honek sor ditzakeen eragozpenen aurrean erakutsitako prestutasun eta ulermenagatik.