Ezoziko Ama abesbatzaren kontzertua

Ezoziko Ama abesbatzaren kontzertua

2017/11/23
Ezoziko Ama abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Soraluzen, 25. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren barruan; 60 korukide eta korukide ohik jardungo dute kantuan oholtza gainean.

Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzak 25 urte betetzen ditu aurten eta, horren harira, ekitaldi sorta luzea ari da antolatzen urtean zehar.

Urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren barruan, eta Santa Zezilia eguna duela gutxi izan dela aitzakia hartuta, kontzertua eskainiko du larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.

Kontzertu berezia izango da larunbatekoa, gaur egun abesbatzan diharduten kideez gain korukide ohi ugari igoko direlako oholtzara, 60 lagun guztira.

Hauxe da kontzertuaren egitaraua:

1. zatia

Ari beltza (Herrikoia /Jai Busto)

Maitetxu mia (Fco. Alonso)

Loriak udan (David Azurza)

Gaur akelarre Gorbeian (Luis de Aranburu)

Mendirik mendi

2. zatia

Tourdian (Anónimo frances s. XVI)

Cantares (Machado/Serrat/L.Gangiano)

Te quiero (A. Favero/L. Cangiano)

Locuras (S. Rodriguez /L. Cangiano)

El abanico (J. Trayter)

A tu lado (Javi Busto)

Negro bembon (E.Grenet/E. Silva)