Ezoziko Ama abesbatzaren kontzertua

Ezoziko Ama abesbatzaren kontzertua

2017/12/15
Ezoziko Ama Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du bihar, larunbata, arratsaldeko 8etan, kiroldegian, Elgoibarko Musika Bandarekin batera, 25. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren barruan.

Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak 25 urte bete ditu 2017an eta, urteurrena ospatzeko, hainbat kontzertu ari da eskaintzen urtean zehar.

Kontzertu horietako azkena larunbat honetan eskainiko du, herriko kiroldegian, Elgoibarko Musika Bandarekin batera.

Elgoibarko Bandarekin batera eskaini zuen abesbatzak bere lehendabiziko kontzertua, duela 25 urte, eta beraiekin ospatu nahi izan dute urteurrena.

Kontzertua, larunbatean, abenduak 16, arratsaldeko 8etan izango da, Arane kiroldegiko frontoian, 5 euroan.

Hauxe da abesbatzak eskainiko duen kontzertuaren egitaraua:

  • Lord tullamore (Carl Wittrock)
  • Dry your tears, Afrika (Jhon Williams)
  • A concert celebration (Andrew Lloyd Webber)
  • Txoria, txori (Iñaki Urkizu)
  • Lau teilatu (Iñaki Urkizu)
  • Kantaldia (Iñaki Urkizu)
  • White christmas (irving Berlin)