Ezpondak garbitzeko lanak Gabolatsen eta igogailuko pasabidea berritzekoak Errekalden

Ezpondak garbitzeko lanak Gabolatsen eta igogailuko pasabidea berritzekoak Errekalden

2025/06/17
Askotariko lanak egingo dira asteon: Gabolatseko ezpondak garbitu eta Errekaldeko igogailuko pasabidea berritu.

Aurten ere uda sasoia aprobetxatzen ari da Soraluzeko Udala askotariko lanak egiteko. Besteak beste, Gabolatseko ezpondak garbituko dira eta Errekaldeko igogailuko pasabidea berrituko dute.

Ezponda garbiketa

Beharginek bihar, eguaztena, ekainak 18, garbituko dituzte Gabolats kaleko ezpondak eta hori dela eta, kalea hustu egin beharko da eta ibilgailuak erretiratu goizeko 7:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitarte.

Igogailuko pasabidea

Errekalden ere jardungo dute lanean, kasu honetan udal brigadako langileak; izan ere, bertako igogailuko pasabidea berritzen dihardute atzotik. Pasabideko zurezko oholak ordezkatuko dituzte, zaharrak kendu eta berriak ipinita. 

Lanok 2.732,78€ko kostua izan dute eta biharko, eguaztena, ekainak 18, amaituta izatea aurreikusten da.