"Faisaien irla" filmaren proiekzioa barixaku honetan, udako zinema zikloaren baitan

"Faisaien irla" filmaren proiekzioa barixaku honetan, udako zinema zikloaren baitan

2026/07/02
"Faisaien irla" filma ikusi ahal izango da barixakuan, iluntzeko 22:00etan, gazte nahiz helduentzako, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako aire zabaleko zinema zikloaren baitan. Aurretik, haurretzako film laburren saio txiki bat ere egingo da.

Udako aire zabaleko zinema zikloa antolatu du aurten ere Udaleko Kultura Batzordeak Aisialdia Elkarrekin lan taldearekin batera, uda hasierako barixakuetan zinemaz gozatu ahal izateko herrian bertan. Iaz proposamena nerabeen kontseilura ekarri zuten herriko gaztetxoenek, zinema aire librean gozatzeko helburuarekin. Emankizunak Plaza Zaharrean izango dira eguraldi ona eginez gero; euria bada, ostera, frontoi zaharrean egingo da proiekzioa.

Barixaku honetan, uztailaren 3an, gaueko 22:00etan, eskainiko da aurtengo zinema zikloko bigarren eta azken fima, eta Faisaien irla.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Faisaien Irla munduko kondominiorik txikiena da. Urtearen erdia Espainiako Estatuarena da, eta beste erdia Frantziarena. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga naturalean. Laida (Jone Laspiur) eta Sambou (Sambou Diaby), bertako bikote bat, uhartearen aurretik paseatzen ari dira. Bat-batean, bi pertsona ikusiko dituzte ibaia igerian gurutzatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertuko da uhartearen subiranotasun-trukearen ekitaldian zehar. Nork hartuko du bere gain?

Zuzendaria: Asier Urbieta
Herrialdea: Euskal Herria
Urtea: 2025
Iraupena: 100 min.
Hizkuntza: euskara (gaztenaliazko azpitituluekin)
Gomendatutako adina: 12 urtetik aurrera
Trailerra: Faisaien irla