Familientzako musika ikuskizuna

2021/07/09
Soraluzeko Musika Eskolako hainbat irakasle tartean dituen artista-taldeak "Zintzilik" ikuskizuna taularautuko du igande honetan, arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian.

Herriko Gaztelupeko Hotsak ekoiztetxeak "Zintzilik" ikuskizunaren aurre estreinaldia egingo du igande honetan Soraluzen.

"Zintzilik" ikuskizun musikala da -nahiz eta antzerkitik ere baduen zerbait- haurrei musikaz gozatzeko helburua duena.

Familia guztiarentzako ikuskizuna da, jazzaren hizkuntza entzulego guztiengana gerturatzeko sortua, ohiko kontzertu-formatuetatik haratago, era ludiko eta dibertigarrian ikuslea engantxatzea lortzen duena.

Nortzuk hartzen dute parte:

  • Domentx Uzin, Nagore Sanz eta Quico Puges: multiinstrumentistak eta musikari profesionalak diren Musika Eskolako hiru irakasleak.
  • Irati Bilbao, Durangoko tronpeta jotzaile eta jazz kantaria.
  • Javi Ulla, Antzerkietako argiztatzaile gasteiztarra. Ruper Ordorika moduko kantariekin aritzen dena
  • Sadia Haider, herrian bizi den langile pakistandarra soinuak apaintzen.
  • Peio Gorrotxategi, hernaniarra, Aieka  soinu enpresako arduraduna.
  • Quico Puges, zuzendari kataluniarra

Ikuskizunak Udaleko Kultura batzordearen babesa jaso du.

Sarrerak: Iratxo goxodendan (5€)

Argazkia: plaentxia.eus