Feminismoari buruzko artelanekin erakusketa antolatuko du Korner Morea kolektiboak.

Feminismoari buruzko artelanekin erakusketa antolatuko du Korner Morea kolektiboak.

2016/01/15
Mugimendu feministaren aldarrikapenak ikustarazteko asmoz antolatuko duen erakusketa osatzeko argazki eta margolanak biltzeko deialdia egin dute.

Soraluzeko Korner Morea bilgune feministak argazki eta margolanen erakusketa antolatuko du apirilaren 21etik aurrera "Jarri martxan zure garunaren eskuin hemisferioa betaurreko moreekin" izenburupean.

Erakusketaren helburua mugimendu feministaren aldarrikapenak eta xedeak bistaratzea da, hegomonikoa den artetik ihes eginez eta emakumeak objektu pasibo moduan hartzen dituen begiradatik aldenduz.

Eskuorria.

Kartela.