Fernan Oregiren argazki erakusketa
Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatuta, eta Udaleko Kultura Batzordearen laguntzarekin, Fernan Oregi herriko argazkilariaren erakusketa zabalduko da bihar, arratsaldeko 7etan.
Erakusketak "Soraluzeko baserriak" du izenburu moduan eta herriko 35 baserri ingururen argazkiek osatzen dute; urte beteko lana guztira.
Erakusketaren bereizgarritasun nagusia argazkiak egiteko dron-a erabili izana da, baserriak orain artean erabili gabeko ikuspuntu batetik erakutsiz.
Inaugurazio ekitaldia
Erakusketa asteartean, hilak 19, zabalduko da, bertaratzen direnenentzako lunch batekin.
Ordutegia
Erakusketa ekainaren 19tik uztailaren 7ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:
- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.
- Larunbatak: 12:00-13:30.