Fernan Oregiren pintura erakusketa

2020/10/13
Fernan Oregi soraluzetarraren "Pintura abstraktoa" erakusketa ikus daiteke gaur hasi eta hilaren 24ra arte kulturguneko erakusketa-gelan; 30 margolan inguruk osatzen dute erakusketa.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Fernan Oregi herriko margolariaren erakusketa zabalduko da gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan.

Erakusketak "Pintura abstraktoa" du izenburu moduan eta 30 margolan inguruk osatzen dute, margolan abstraktoak guztiak ere.

Argazkigintzan egin duen bideagatik izan da ezaguna Fernan Oregi orain artean; baina argazkiez haratago doa bere ekoizpen artistikoa, erakusketa ikusten duen edonork konprobatu ahal izango duen moduan.

Erakusketa urriaren 24ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.