Fitness aholkularitza zerbitzuaren hurrengo saioa izango da ostiralean (urriak 7) kiroldegian

Fitness aholkularitza zerbitzuaren hurrengo saioa izango da ostiralean (urriak 7) kiroldegian

2022/10/04
Abonatuentzat doako zerbitzua 18.00etatik 19.00etara eskainiko da.

Soraluzeko Udaleko Kirol departamentuak gogorarazi nahi du fitness aholkularitza zerbitzua martxan jarri zela irailean. Urriaren 7an, ostiral honetan,  18.00etatik 19.00etara izango da hurrengo saioa eta antolatzaileek parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.


Doako zerbitzua da abonatuentzat. Gimnasioaren erabileraren edozein zalantza argituko dira saio horietan eta erabiltzaileen beharretara egokituko da.