"Florecica" dokumentalaren proiekzioa

"Florecica" dokumentalaren proiekzioa

2021/11/12
Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunaren harira, "Florecica" dokumentala proiektatutako da igande honetan Herri Antzokian; ostean, solasaldia egingo da zuzendariarekin.

"Florecica" izeneko dokumentala ikusi ahal izango da igande honetan, arratsaldeko 6etan, Udaleko Parekidetasun Batzordeak antolatuta, Soraluzeko Herri Antzokian.

Dokumentalaren ostean solasaldia egingo dokumentalarenn zuzendarietako batekin.

Dokumental honetan Josefina Lambertok bere bizitzaren nondik norakoak kontatzen dizkigu lehen pertsonan. Bere aitaren eta ahizparen bahiketa, erailketa eta bortsaketatik hasita bere bizitzan zehar izandako arazo eta penuria guztietak pasatuz.

Oso hurbileko testigantza honen bidez, pasatako minak, beldurrak, frustrazioak eta dezepzioez gain, bere indarra erakusten digu egiaren bidean izan duen borrokaren bidez eta aurrera segitzeko asmoez. Florecica dokumentalak emakume honen ibilbidea erakusten digu, bere tristurak, indarrak, aske izateko gogoak, pertsona bezala hazteko grina... horrek denak ez zaitu axolagabe utziko. Florecica Maravillas da (bere ahizpa bortxatua eta eraila), bere ama da, ume guztiak da, emakume guztiak, ama eta amona guztiak, bortxatuak, faxisten eskuetan bahituak eta erailak izandako emakume guztiak da. Faxismoak bere horretan darrai eta harekin bukatu beharra dago.

Fitxa