Foru Aldundiaren 2019ko aurrekontuak
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak herrialdeko udalerri ezberdinak bisitatzen dihardute "Aurrekontu Irekiak 2019" proiektuaren barruan.
Ekimen honen helburua datorren urteko aurrekontuak herritarrekin batera prestatzea da, Aldundiak "parte hartze eredu argi eta zehatz baten alde abiatu duen estrategiari" jarraituz.
Aldundiak dioenez, "politika proposamenak egitea eta entzutea da, gizarte osoa eginez erronken, prozesuen eta emaitzen partaide".
Hori horrela, datorren astelehenean, ekainaren 11n, goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte, Plaza Berrira gerturatuko da Foru Aldundia eta Soraluzetarrek 2019ko Foru Aldundiko Aurrekontu proiektuari beren ekarpenak egiteko aukera izango dute.
Gaia: Gipuzkoako aurrekontuak 2019.
Tokia: Plaza Berria
Ordutegia: Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00arte.