Foru Aldundiaren Udalekuak

Foru Aldundiaren Udalekuak

2016/04/04
Apirilaren 12an amaituko da 7-17 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako Udako Kanpainan izena emateko epea.

Udako Kanpaina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 17 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute. Bertan parte hartzen duten ume eta gazteei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Udako kanpaina bi programatan banatzen da: 7-13 urte bitartekoentzat (Udalekuak) eta 14-17 urte bitartekoentzat (Gazte Oporraldiak).

Izen ematea internet bidez egin ahal izango da eta baita udaletxeko haurren eta gazteen sailean (Beheko solairua) ere, apirilaren 4tik 12ra.

Udalekuei buruzko informazio-liburuskak eta izena emateko inprimakiak ere bulego horretan bertan jaso daitezke.