Foru Aldundiaren "Udalekuak"

Foru Aldundiaren "Udalekuak"

2019/03/12
Bihartik aurrera eman daiteke izena Foru Aldundiek 7 eta urte arteko haurrentzat antolatzen dituzten udalekuetan; izen-ematea Udaleko Haurren eta Gazteen Zerbitzuan egin daiteke martxoaren 26a arte.

Udalekuak udako programa bat da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen dena. Hiru lurralde horietako 7-13 urte bitarteko umeei eskaintzen zaie, eta horren bitartez, haurrek jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izaten dute.

Programa honen bidez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko leku bat eskaini nahi zaie bertan parte hartzen duten haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsolana finkatzeko.

IZEN EMATEA

Izena emateko epea martxoaren 13tik 25era bitartekoa da.

Izena Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Departamentuan edo Internet bitartez egin daiteke.

Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da.

Erreklamazioak martxoaren 26an eta 27an egin ahal izango dira. Horretarako, izena eman dutenen zerrendak jarriko dira eskaera egin den tokian eta interneten.

Plaza guztiak apirilaren 2an  banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.

Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.

Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 4tik 15era egin beharko dute.

INFORMAZIOA

Programa honi buruzko informazio zehatzagoa udaletxera deituz (943753043) edo ondorengo loturan lor daiteke:

www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak.