Ingurumeneko Foru Diputatuaren bisita

Ingurumeneko Foru Diputatuaren bisita

2018/01/18
Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentuko arduradunak Udal ordezkariekin bildu dira, energiaren arloan udalerriak duen egoera bertatik bertara ezagutzeko.

Foru Aldundiko Ingurumen Diputatu José Ignacio Asencio, Ingurumen Zuzendari Mónica Pedreira eta Obra Hidraulikoen Zuzendari Félix Asensio Sologoeneko zentral hidraulikoa ikusten aritu ziren joan den astelehenean, Soraluzeko Alkate Iker Aldazabalekin, lehenengo Alkateorde Patricia Borinagarekin eta Ramón Gallastegi zinegotziarekin batera.

Bisitaren helburua zentrala bertatik bertara ezagutzea zen herrialdeko zentral hidroelektrikoak berreskuratzeko aukera aztertze aldera, era horretara energia berriztagarriak sustatuz. Asensio Jn.k bere departamentuaren laguntza agindu zuen energia garbietarako trantsizioa emateko garaian.

Foru Diputatuak azaldu du Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentua aurreztean oinarritutako eredu energetikoa ari dela bultzatzen eta kontsumo guneetatik urbil dauden udal zein eskualde mailako iturri berriztagarri indibidual eta kolektiboen aldeko apustua egiten duela, horietako bat litzatekeelarik Sologoeneko zentral hidraulikoa.