Frontoiko eraikina zaharberritzeko lanak

Frontoiko eraikina zaharberritzeko lanak

2018/10/29
Udalak 90.000 euro inbertitu ditu Musika Eskolak frontoian erabiltzen duen erakinean instalazio elektrikoa aldatu eta galdara berria jartzeko; leihoak aldatzeko lanak datorren urtean egin nahi dira.

Soraluzeko Musika Eskolak egoitza modura darabilen frontoiko eraikinak urte batzuk ditu dagoeneko eta, ondorioz, dezente ziren behar zituen obra eta berrikuntzak.

Defizientzia horietan handienak berokuntza-sistema eta instalazio elektrikoa ziren, arazo askoren iturri baitziren eguna joan eta eguna etorri, egungo galdarak, gainera, ez zuen indarreango legedia betetzen.

Hori ikusita, Soraluzeko Udalak inbertsio potoloa egitea erabaki zuen, instalazio elektrikoa goitik behera aldatuz eta egungo gasoil bidezko galdara gas naturaleko galdara berri eta efizienteago batengatik aldatuz.

  • Elektrizitate-lanei dagokienean, kuadro elektriko berria eta larrialdietako argiak jarri dira solairu guztietan, baita presentzia-detektagailuak ere eskailera eta pasilloetan. Lan hauek 26.707 euroko kostua izan dute.
  • Berokuntza-sistema ere erabat berritu da 3 zirkuito independienteetan banatuz, modu horretan eraikineko gune bakoitzari ordutegi propioa ezarri ahal izango zailarik. Lanok 63.23,66 euroko kostua izan dute.

Eraikinak 200dik gora erabiltzaile ditu egunero, Musika Eskolako ikasleez gainera, ikastetxe bietako ikasle askok erabiltzen baitu lehen solairuan dagoen jangela. Hori horrela, Udal Gobernuarentzat garrantzitsua da eraikina ahalik eta baldintza onenetan mantentzea.

Datorren urteari begira, eraikinaren bigarren eta hirugarren solairuko leihoak aldatzea da Udal Gobernuaren asmoa, horrela eraikinaren zaharberritzean beste urrats bat gehiago emanez.