Funtsezkoak ez diren jarduerak etenda

Funtsezkoak ez diren jarduerak etenda

2020/03/30
Espainiako Gobernuak funtsezkoak ez diren jarduera guztiak eten izanak bere zerbitzuak egokitzera behartu du Udala, presentzialki lan egiten duten langileen kopurua murriztuz.

COVID-19 birusaren aurkako neurri berriak iragarri zituen atzo Pedro Sanchezen gobernuak.

Hala, atzo bertan argitaratutako Errege Dekretuak eten egin ditu funtsezkoak ez diren jarduera guztiak.

Neurriak, ezin bestela izan, eragina izan du Soraluzeko Udalak atzora arte aurrera zeraman jardueran eta murriztu egin du udal bulegoetan eta modu presentzialean lanean ziharduen langile-kopurua.

Gaurtik aurrera, beraz, ondorengoak dira Udalak eskainiko dituen Zerbitzuak eta berauekin harremanetan jartzeko bideak:

Udaltzaingoa

Gizarte Ongizate Saila

  • Gizarte-langilea (Ana Oregi)

Posta elektronikoa: gizarte@soraluze.eus
Telefonoa: 943750056.

  • Gizarte-langilea (Irantzu Benito)

Posta elektronikoa: gizartezer@soraluze.eus
Telefonoa: 943750054

Herritarrentzako Harrera Bulegoa