Futbol 7 txapelketa
Udaleko Kirol Sailak antolatzen duen txapelketa maiatzetik uztailera bitartean jokatuko da aurten. Izen-ematea apirilaren 22ra arte dago zabalik.
2016ko Futbol 7 txapelketa maiatzetik uztailera jokatuko da, larunbat goizetan, Ezoziko Futbol Zelaian.
Gehienez 16 taldek hartu ahal izango dute parte.
Izena emateko azken eguna apirilaren 22a da eta taldeko 110 euro ordaindu beharko dira, izena emateko unea bertan.
Txapelketari buruzko informazioa jasotzeko 943 752 466 Tlfno. zenbakira deitu edo kirola@soraluze.eus helbidera idatz daiteke.