Futbol 7 txapelketako finalak

Futbol 7 txapelketako finalak

2018/07/19
Udaleko Kirolen eta Kiroldegiaren Batzordeak antolatzen duen Futbol 7 txapelketaren azken faseko partidak jokatuko dira larunbat honetan, goizez eta arratsaldez, Ezoziko futbol zelaian.

Herriko jaien atarian urtero Udaleko Kirolen eta Kiroldegiaren Batzordeak antolatzen duen Futbol 7 txapelketaren finalerdiak eta finala larunbat honetan jokatuko dira.

Hauek dira finalerdiak jokatuko dituzten taldeak eta ordutegia:

  • 09:30 h.  KOSTO DE MARFIL - LA TXARANGA DE LUKI
  • 10:30 h.  MARAVILLAS – SPOOL TEAM

 Finalerdiak irabazten dituzten talde biek larunbatean bertan jokatuko dute final handia, arratsaldeko 6:30ean.

Aurtengo txapelketan 9 taldek hartu dute parte; lehendabiziko fasea liga formatuan jokatu dute, 9 jardunaldi, maiatzaren 12tik uztailaren 14ra bitartean. Ligako lehendabiziko 4 sailkatuek jokatuko dituzte larunbateko finalerdiak eta finala.

Irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 250 eurokoa.