"Futbol 7" txapelketaren finala

"Futbol 7" txapelketaren finala

2019/07/18
Larunbat honetan, uztailak 20, arratsaldeko 6:30ean, jokatuko da Ezoziko futbol-zelaian Udaleko Kirol Batzordeak urtero maiatzetik uztailera antolatzen duen Futbol 7 Txapelketaren final handia.

Aurtengo Futbol 7 Txapelketaren finala jokatuko da larunbat honetan, arratsaldeko 6:30ean, Ezoziko futbol zelaian.

Txapelketa maiatzean hasi zen eta bertan 7 talde aritu dira elkarren lehian 3 hilabetez.

Larunbateko finala "Maravillas" eta "Costo de Marfil" taldeek jokatuko dute.