Futbol-zelaiko aldagelen inpermeabilizazioa

Futbol-zelaiko aldagelen inpermeabilizazioa

2017/01/03
Ezoziko Futbol Zelaiko aldageletako teilatuan dauden itokinak konpontzea da Aterki enpresak aste honetan hasiko dituen lan hauen helburua.

Aste honetan emango zaie hasiera Ezoziko futbol-zelaian dauden aldagelen teilatua inpermeabilizatzeko lanei.

Aldageletako teilatua zaharkitua dago eta, ondorioz, itokin eta hezetasun arazo handiak daude, eta horrek zaildu egiten du futbol elkarteko kideen ohiko jarduna.

Hori horrela, Udaleko Kiroletako Batzordeak beharrezkotzat eta premiazkotzat jo zuen teilatua konpontzeko lanak aurrera eramatea eta 14.000 euroko kontu-saila aurreikusi du 2017. urteko aurrekontuetan.

Esandako moduan, lanak aste honetan bertan hasiko dira eta teilatua osorik inpermeabilizatzea izango da berauen helburua, era horretan egun dauden itokin eta hezetasun arazoei amaiera jarriz.

Lanak Aterki  enpresa legazpiarrak eramango ditu aurrera.