Gabolats kalearen urbanizazioa

Gabolats kalearen urbanizazioa

2017/10/25
Ostegun honetan egingo du bilera Gabolats kalea urbanizatzeko lanak adjudikatuko dituen kontratazio-mahaiak; oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da helburua.

Gabolats kalearen urbanizazio exekutatzeko lanen kontratuari dagozkion baldintza plegu administratibo zein teknikoak irailaren 4an onartu ondoren, ostegun honetan egingo du lehendabiziko bilera lanok adjudikatzeko ardura daukan kontratazio-mahaiak.

Bilera eguerdiko 12etan egingo da, udaletxeko bilera-gelan eta bertan proposamenak aurkeztu dituzten enpresetako ordezkariek hartu ahal izango dute parte.

Web-atari honetan irailaren 15ean argitaratutako albistean esaten zen moduan, Gabolats kaleko lan hauen helburua oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da, oinezkoei lehentasuna emanez; bai eta aparkaleku-gunea berrantolatzea eta irisgarritasun alorreko araudia betetzea.