Igogailua zerbitzuz kanpo

Igogailua zerbitzuz kanpo

2021/11/26
Gabolats eta Arraikua kaleak lotzen dituen igogailua zerbitzuz kanpo egongo da datorren astelehen eta asteartean, azaroaaren 29 eta 30a bitartean, igogailuari egin beharreko konponketa lanak direla-eta.

Gabolats kaleko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da bi egunez datorren astelehenean eta asteartean, abenduaren 29 eta 30ean.Bertan hainbat konponketa-lan burutu ahal izateko.

Trakzio-kableak dira igogailua funtzionarazten dutenak, horiexek baitira igogailuaren kabina eta kontrapisua lotzen dituztenak.

Hauek aldatu beharra ikusi dute enpresako teknikoek, urteen poderioz zaharkituta baitaude.

Konponketa lanak Orona enpresak burutuko ditu eta 3.998,69€tako kostua izango dute (BEZ-a barne).