Gabolats kaleko palmerak

Gabolats kaleko palmerak

2020/02/17
Soraluzeko Udalak Gabolats kalean dauden palmerak moztuko ditu aste honetan eraikinetako batean kalteak eragiten ari direlako; erabakia auzotarrekin adostuta hartu du Udalak.

Soraluzeko Udalak Gabolats kalea, 19 helbidean dagoen eraikinaren alboko palmerak moztuko ditu aste honetan.

Palmeren sustraiek aipatutako eraikinaren alboko etxea kaltetu dute eta beharrezkoa ikusi da berauek moztea, arazo gehiago sortu ez dezaten.

Zuhaitzok mozteko erabakia bertako bizilagunekin adostuta hartu du udalak.

Mozketa lanak hilaren 19an, asteazkena, egitea dago aurreikusita, garabia erabiliz egin beharko direlarik.

Hori horrela, trafikoa mozteaz gain, beharrezkoa izango da bertan aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratzea.

Lanek egun bateko iraupena izango dute.