Gabonak Ludoteka eta Gaztelekuan

Gabonak Ludoteka eta Gaztelekuan

2018/12/10
Ekintza aukera zabala eskainiko dute Udal Ludoteka eta Gaztelekuak aurtengo Gabonetako oporrei begira; abenduaren 14a arte dago matrikulatzeko epea Ludotekan eta 20a arte Gaztelekuan.

Soraluzeko udal ludoteka eta gaztelekuak hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte Gabonetako oporretarako.

Aisialdi eskaintza zabala egin dute zerbitzu biek, ludotekan eta gaztelekuan burutuko diren ekintzekin (sukaldaritza tailerra, ikastaroak...) zein herritik kanpora egingo diren txangoekin (Ekogunea, Bizkaia Park, Karting-a, Ekaierriko kobak...).

Opor garai honetarako antolatu diren ekintza hauek herriko haur eta gaztetxoek duten aisialdirako eskaintza handitzea dute helburu moduan.

Izena emateko epea abenduaren 14a arte dago zabalik ludotekan eta abenduaren 20a arte gaztelekuan.

Hauxe da aurtengo oporretarako ludoteka eta gaztelekuak prestatu duten egitaraua:

  • ABENDUAK 26, asteazkena. Irteera Ekogunera, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etan, estaziñotik.
  • ABENDUAK 27, osteguna. Irteera Ekainberriko kobetara, 6 eta 7 urteko haurrentzat. Goizeko 10etan, estaziñotik.
  • ABENDUAK 27, osteguna. Irteera Txuri Urdi izotz-jauregira, LH5/LH6 mailako erabiltzaientzat. Arratsaldeko 4etan, estaziñotik.
  • ABENDUAK 28, ostirala. Irteera Bizkaia Park-era, 8 eta 9 urteko haurrentzat. Goizeko 10etan, estaziñotik.
  • ABENDUAK 28, ostirala. Gaztelekua zabalik. “Sukaldaritza tailerra & pelikula”, DBH-ko erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 6etan, Gaztelekuan.
  • ABENDUAK 30, igandea. Puzgarriak igerilekuan. DBH-ko erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 5etan, kiroldegian.
  • URTARRILAK 2, asteazkena. "Gabonak sukaldean", 4 urteko haurrentzat Goizeko 10etan, ludotekan.
  • URTARRILAK 2, asteazkena. "Gabonak sukaldean", 5 urteko haurrentzat Goizeko 11:30ean, ludotekan.
  • URTARRILAK 2, asteazkena. Gaztelekua zabalik. “Kotilloia”, LH5/LH6 mailako erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 4etan, Gaztelekuan.
  • URTARRILAK 3, osteguna."Gabonak sukaldean", 6 urteko haurrentzat Goizeko 10etan, ludotekan.
  • URTARRILAK 3, osteguna."Gabonak sukaldean", 7 urteko haurrentzat Goizeko 11:30ean, ludotekan.
  • URTARRILAK 4, ostirala. Irteera Gasteizko Karting-era DBH-ko erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 4etan, estaziñotik.
  • URTARRILAK 4, ostirala."Gabonak sukaldean", 8 urteko haurrentzat Goizeko 10etan, ludotekan.
  • URTARRILAK 4, ostirala."Gabonak sukaldean", 9 urteko haurrentzat Goizeko 11:30ean, ludotekan.