Gabonak Ludoteka eta Gaztelekuan

Gabonak Ludoteka eta Gaztelekuan

2019/12/11
Ekintza aukera zabala eskainiko dute Udal Ludoteka eta Gaztelekuak aurtengo Gabonetako oporrei begira; abenduaren 13a arte dago matrikulatzeko epea Ludotekan eta 15a arte Gaztelekuan.

Urtero moduan, Soraluzeko udal ludoteka eta gaztelekuak hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte Gabonetako oporretarako.

Aisialdi eskaintza zabala osatu dute zerbitzu biek, ludotekan eta gaztelekuan burutuko diren ekintzekin (tailerrak, ikastaroak...) zein herritik kanpora egingo diren txangoekin (Ekogunea, Bizkaia Park, Latur ...).

Opor garai honetarako antolatu diren ekintza hauek herriko haur eta gaztetxoek duten aisialdirako eskaintza handitzea dute helburu moduan.

Izena emateko epea abenduaren 13a arte dago zabalik ludotekan eta abenduaren 15a arte gaztelekuan.

Hauxe da aurtengo oporretarako ludoteka eta gaztelekuak prestatu duten egitaraua:

  • ABENDUAK 23, astelehena. Irteera Ekogunera, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etan, zubitik.
  • ABENDUAK 26, osteguna. Irteera Lasturrera, 6 eta 7 urteko haurrentzat. Goizeko 10etan, zubitik.
  • ABENDUAK 26, osteguna. Irteera City Jum Park-era, LH5/LH6 mailako erabiltzaientzat. Arratsaldeko 4etan, zubitik.
  • ABENDUAK 27, ostirala. Irteera Bizkaia Park-era, 8 eta 9 urteko haurrentzat. Goizeko 10etan, zubitik.
  • ABENDUAK 27, ostirala. Irteera City Jump Park-era, DBH-ko erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 4etan, zubitik.
  • ABENDUAK 30, astelehena. "Gabonak ludotean", 4 urteko haurrentzat Goizeko 10etan, ludotekan.
  • ABENDUAK 30, astelehena. "Gabonak ludotekan", 5 urteko haurrentzat Goizeko 11:30ean, ludotekan.
  • URTARRILAK 2, osteguna."Gabonak ludotekan", 6 urteko haurrentzat Goizeko 10etan, ludotekan.
  • URTARRILAK 2, osteguna."Gabonak ludotekan", 7 urteko haurrentzat Goizeko 11:30ean, ludotekan.
  • URTARRILAK 2, osteguna. "Gabonak gaztelekuan. “Kotilloia”, LH5/LH6 mailako erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 5etan, Gaztelekuan.
  • URTARRILAK 3, ostirala."Gabonak ludotekan", 8 urteko haurrentzat Goizeko 10etan, ludotekan.
  • URTARRILAK 3, ostirala."Gabonak ludotekan", 9 urteko haurrentzat Goizeko 11:30ean, ludotekan.
  • URTARRILAK 3, ostirala. "Gabonak gaztelekuan. “Merienda & pelikula”, DBH-ko erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 6etan, Gaztelekuan.