Gabonak ludotekan eta gaztelekuan

Gabonak ludotekan eta gaztelekuan

2022/11/29
Ekintza aukera zabala eskainiko dute Soraluzeko Udal Ludoteka eta Gaztelekuak aurtengo Gabonetako oporrei begira; abenduaren 16a arte dago zabalik izena emateko epea.

Urtero moduan, Soraluzeko udal ludoteka eta gaztelekuak hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte Gabonetako oporretarako.

Aisialdi eskaintza zabala osatu dute zerbitzu biek, ludotekan eta gaztelekuan burutuko diren ekintzekin (tailerrak, jolasak...) zein herritik kanpora egingo diren txangoekin (City Jum, Monkey Park ...).

Opor garai honetarako antolatu diren ekintza hauek herriko haur eta gaztetxoek duten aisialdirako eskaintza handitzea dute helburu moduan.

Izena emateko epea abenduaren 16a arte dago zabalik; epez kanpo ez da inolako izen-ematerik onartuko.

Izen-ematea ludotekan zein gaztelekuan edota online egin daiteke, ondorengo loturan:

https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak

Izena online emanez gero, ordainketa kontu-zenbaki honetan egin beharko da: ES45 3035 0004 90 0040015550 (LABORAL KUTXA)

Hauetxek dira aurtengo oporretarako ludoteka eta gaztelekuak prestatu duten egitaraua eta prezioak:

  • ABENDUAK 26, astelehena. Irteera Tximipark-era, 4 eta 5 urteko haurrentzat.

Ordua: Goizeko 10etan, Estaziotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 6 euro / Ez erabiltzaileak 8 euro.

  • ABENDUAK 27, asteartea. Irteera Tximipark-era, LH1 eta LH2 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 10etan, Estaziotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 6 euro / Ez erabiltzaileak 8 euro.

  • ABENDUAK 28, asteazkena. Irteera City Jumera, LH3 eta LH4 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 10etan, Estaziotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 13 euro / Ez erabiltzaileak 15 euro.

  • ABENDUAK 28, asteazkena. Irteera City Jumpera, LH5 eta LH6 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 10etan, Estaziotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 13 euro / Ez erabiltzaileak 15 euro.

  • URTARRILAK 2, astelehena."Gabonak ludotekan", 4 eta 5 urteko haurrentzat.

Ordua: Goizeko 11:00etan, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

  • URTARRILAK 2, astelehena."Gabonak gaztelekuan", LH5 eta LH6 mailako haurrentzat.

Ordua: Arratsaldeko 5etan, gaztelekuan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

  • URTARRILAK 3, asteartea."Gabonak ludotekan", LH1 eta LH2 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 11:00etan, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

  • URTARRILAK 4, asteazkena. "Gabonak ludotekan”, LH3 eta LH4 mailako haurrentzat.

Ordua: Goizeko 11:00etan, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.