Gabonetako agenda kulturala

Gabonetako agenda kulturala

2018/12/21
Kalean da dagoeneko Gabon jaietarako prestatu diren kultur ekintzen berri ematen duen agenda; hilaren 24 eta 31n ibilgailuentzako itxita egongo da herrigunea.

Gabonak hastearekin batera, Gabonetako "Kultur Agenda" iritsiko da gaur herriko etxeetara, udalak berak zein udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek egun hauetarako antolatu dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.

Urtero moduan, ekintza ugari antolatu dituzte batzuek zein besteek, makina bat irteera, pelikula, puzgarri, atrakzio, magia eta antzeko ekintza aurkitu daitezkeelarik agendan, haurrei zuzendutakoak gehienak.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, urtero garaitsu honetan antolatzen diren Olentzero eta Mari Domingiren nahiz Errege Magoen etorrerak, Ezoziko Ama Abesbatzaren zarzuela kontzertua, edota Plaza Zaharrean jarrita dauen haurrentzako atrakzioak; bai eta Ludotekak eta Gaztelekuak antolatu dituzten ekintza ugariak.

Soraluzeko Udaltzaingoak jakinarazi du abenduaren 24an eta 31n herrigunea itxita egongo dela ibilgailuentzat eta abenduaren 24an Zubi Nagusitik kotxeak kendu beharko direla goizeko 10etarako.

Hona hemen, egunez-egun, antolatu diren ekintzen zerrenda:

ABENDUAren 11tik 28ra.

ARGAZKI ERAKUSKETA.

Soraluze lehen eta orain”.

Astegunetan 19:00-20:30 eta larunbatetan 12:00-13:30.

Kiroldegiko erakusketa-gelan.

Ant.: Kontrargi Argazkilaritza Taldea.

ABENDUAREN 21etik URTARRILAren 6ra

GABONETAKO ATRAKZIOAK

Ordutegia: 12:00-14:00 eta 17:00-21:00, Plaza Zaharrean.

Tiketak Bizikaleko dendetan salgai.

Ant.: Bizikale Merkatarien Elkartea.

ABENDUAK 22, zapatua

GABONETAKO HAUR PARKEA

11:00-13:30 / 17:00-19:30, Arane kiroldegian.

Sarrera: Bazkideak doan / Gainontzekoak 3 edo 5 euro.

Ant.: Atxolin IGE.

ABENDUAK 24, astelehena.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Kalejira herrian zehar eta gutun-ematea kiroldegian.

Goizeko 11:30ean, herrigunean.

Ant.: Olentzero & Mari Domingi lan-taldea.

ABENDUAK 26, 28 eta URTARRILAK 2, 4.

PATINAJE IKASTAROA

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat.

Goizeko 10etatik 13etara, Kiroldegian.

(*) Izena eman dutenentzako ekintza.

Ant.: Udaleko Kiroletako Batzordea.

ABENDUAK 26, eguaztena.

IRTEERA EKOGUNERA

4 eta 5 urteko haurrak.

Goizeko 10etan, estaziñoan.

(*) Izena eman dutenentzako ekintza.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

ABENDUAK 27, eguena.

IRTEERA EKAINBERRIKO KOBETARA

6 eta 7 urteko haurrak.

Goizeko 10etan, estaziñoan.

(*) Izena eman dutenentzako ekintza.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

IRTEERA IZOTZ JAUREGIRA

5. eta 6. mailako ikasleak.

Arratsaldeko 4etan, estaziñoan.

(*) Izena eman dutenentzako ekintza.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua.

PAILAZOAK

Patxin eta Potxin.

3 urtetik aurrera. Sarrera 1 euro.

Arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

PLAENTXIA KANTUAN

Kantu kantari herrian zehar.

Arratsaldeko 7:30ean, herrigunean

Ant.: Plaentxia Kantuan.

ABENDUAK 28, barixakua

IRTEERA BIZKAIA PARKera

8 eta 9 urteko haurrak.

Goizeko 10etan, estaziñoan.

(*) Izena eman dutenentzako ekintza.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

ABESBATZAREN ZARZUELA KONTZERTUA

Arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.

Ant.: Ezoziko Ama Abesbatza.

ABENDUAK 28 eta URTARRILAK 2

GABONAK GAZTELEKUAN

Abenduak 28, Sukaldaritza tailerra & pelikula, 18 h. (DBH)

Urtarrilak 2, Gabonetako kotilioia, 16 h. (5. eta 6. mailak)

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua

ABENDUAK 29, zapatua.

GABONETAKO FUTBOL ESKOLEN TORNEOA

Benjamin eta alebin mailak.

Goizeko 9etik aurrera, Ezoziko Futbol Zelaian.

Ant.: Soraluze Futbol Taldea.

ABENDUAK 30, domekia.

HAURRENTZAKO ZINEA

“Luis eta estralurtarrak”. Alemania, 2018.

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Ant.: Kultura Batzordea & Atxolin IGE.

PUZGARRIAK IGERILEKUAN

DBHko ikasleak.

Arratsaldeko 5etan, Kiroldegian.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua

ABENDUAK 31, astelehena.

SAN SILVESTRE LASTERKETA

4 Km.ko lasterketa ez lehiakorra.

Goizeko 11etan, herrigunean.

Ant.: Soraluze Mugituz.

URTARRILAK 2, 3 eta 4.

SUKALDARITZA TAILERRAK

Urtarrilak 2, 10etan (4 urte) / 11:30etan (5 urte).

Urtarrilak 3, 10etan (6 urte) / 11:30etan (7 urte).

Urtarrilak 4, 10etan (8 urte) / 11:30etan (9 urte).

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

URTARRILAK 3, eguena.

MAGIA IKUSKIZUNA

“Tor” magoa.

3 urtetik aurrera. Sarrera 1 euro.

Arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

URTARRILAK 4, barixakua.

IRTEERA KARTING GASTEIZera

DBHko ikasleak.

Arratsaldeko 4retan, estaziñoan.

(*) Izena eman dutenentzako ekintza.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua.

URTARRILAK 5, zapatua.

ERREGEEN KABALGATA

Zaharren Egoitzatik eliza atarira.

Arratsaldeko 7etan, herrigunean.

Ant.: Beti Prest aisitaldea.