Gabonetako apaingarrien lehiaketa

Gabonetako apaingarrien lehiaketa

2017/11/27
Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du Soraluzeko Udalak aurtengo Eguberrietarako; abenduaren 26ra arte eman daiteke izena.

Soraluzeko Udalak Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du laster hasiko diren Eguberri jaietarako.

Zein da helburua?

Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoien apainketa bultzatu nahi du Udalak, herriko bazterrak kolorez jantzi eta herritarrei bizilagunek egindako ekarpen artistikoaz gozatzeko aukera ematearen batera.

Nork har dezake parte?

Lehiaketan balkoia edo leihoa, alokairuan zein jabetzan, duen Soraluzeko edozein herritarrek har dezake parte.

Nola eman behar da izena?

Izena emateko parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoi edo leihoa identifikatzeko helbidea adierazi behar dira, udaletxean bertan edo 943753043 telefonoan.

Noiz eman behar izena?

Balkoi eta leihoak abenduaren 27tik urtarrilaren 3ra arte egongo dira apainduta eta izena emateko azken eguna abenduaren 26a izango da.

Zer baloratuko da?

Ondorengo irizpideak baloratuko dira irabazlea aukeratzeko orduan:

- Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.

- Originaltasuna.

- Apainketaren kalitatea.

- Armonia eta diseinua.

Zeintzuk dira sariak?

Irabazleak 100 euroko saria jasoko du, urtarrilaren 5ean, eguerdiko 12:30ean, Plaza Berrian egingo den sari-banaketa ekitaldian.

Oinarriak kontsultatzeko sakatu HEMEN.