Gabonetako apaingarrien lehiaketa
DEIALDIA
Soraluzeko Udalak, Gabonetako Motiboekin Apaindutako Balkoi eta Leihoen Lehiaketa antolatu du 2019/2020ko Gabonei begira.
LEHIAKETAREN XEDEA
Lehiaketa honen bidez, balioa eman nahi zaio balkoi eta leihoak apaintzeak sortzen duen herri estetikari.
Balkoi eta leihoak apaintzean, herritar bakoitzak kale eta fatxaden estetika hobetzen du eta horrela, denok dugu bizilagunek eginiko ekarpen artistikoaz gozatzeko aukera.
PARTAIDEAK
Balkoi edo leihoa duten Soraluzeko etxebizitzetako jabe edo errentariak diren bizilagunek hartu dezakete parte; beti ere, apainketa elementuak oinezkoentzat edo azpiegitura berarentzat arriskutsuak ez direnean.
IZEN EMATEA
Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta apainduko den balkoi edo leihoaren helbidea eman behar da, hauetako bide bat erabiliz:
-
Udaletxera bertaratu.
-
943 75 30 43 zenbakira deitu.
-
www.soraluze.eus web orrialdean. https://goo.gl/forms/wFwrlBZRYBWmbliq1
Izena emateko azken eguna abenduaren 24a izango da.
LEHIAKETAREN GARAPENA
Lehiaketaren epaimahaiak ikustaldi aldizkatuak egingo ditu abenduaren 26tik urtarrilaren 2ra bitartean.
Apainketan erabiliko diren elementuak partaide bakoitzak aukeratuko ditu eta kale, espaloi eta etxebizitzako sarrerak errespetatuz kokatuta egon beharko dira. Zintzilik edo estruktura baten gainean dauden elementuak eta haizearen eraginez erori daitezkeen apaingarriak balkoi edo leihora ondo finkatuta egon beharko dira, oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Parte hartzen duen pertsona izango da elementuen erorketaren ondorioz sortu daitezkeen kalteen arduraduna.
EPAIMAHAIA
Udaleko teknikariak.
BALORATZEKO IRIZPIDEAK
-
Jasangarritasuna eta materialen berrerabilpena.
-
Originaltasuna.
-
Apainketaren kalitatea.
-
Armonia eta diseinua.
SARIA
Saria: 100 euro.
Sari banaketa urtarrilaren 3an egingo da, eguerdiko 12:30etan Plaza Berrian.
KONPROMISOA
Lehiaketa honetan parte hartzean, oinarriak eta epaimahaiaren erabaki apelaezina onartuko dira. Era berean, antolatzaileei nahi beste argazki egiteko baimena ematen zaie, hauen eskubide guztiak gordez eta edozein komunikabidetan argitaratzea baimenduz. Argazkiak gune publiko eta komunetatik aterako dira beti.