Gabonetako apaingarrien lehiaketa

2021/01/05
Nerea Gabilondok irabazi du Soraluzeko Udalak antolatutako Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa; 6 pertsonak hartu dute parte laugarren edizio honetan.

Aurten, laugarren aldiz, Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du Soraluzeko Udalak Eguberrietarako.

Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoien apainketa bultzatu nahi izan du Udalak, herriko bazterrak kolorez jantzi eta herritarrei bizilagunek egindako ekarpen artistikoaz gozatzeko aukera ematearen batera.

Guztira sei pertsonak hartu dute parte edizio honetan.

Epaimahaiak ondorengo irizpideak baloratu ditu irabazlea aukeratzeko orduan:

  • Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
  • Originaltasuna.
  • Apainketaren kalitatea.
  • Armonia eta diseinua.

Aurtengo irabazlea Nerea Gabilondo izan da eta berak eraman du 100 euroko saria.

Hauexe da balkoi irabazlea.

Zorionak !!!