Gabonetako argiak piztea

Gabonetako argiak piztea

2019/12/09
Ostegun honetan, arratsaldeko 7:30ean, piztuko ditu Gabonetako argiak Bizikale Merkatarien Elkarteak; aurretik txokolate beroa hartzeko aukera izango da Kontzejupean.

Bizikale Merkatarien Elkarteak ostegun honetan emango dio hasiera ofiziala aurtengo Gabonetako kanpainari.

Egun horretan, arratsaldeko 7:30ean, piztuko ditu estreinekoz Gabonetako argiak.

Aurten ere, iaz bezelaxe, herriguneko kaleak argiztatzea erabaki du elkarteak, bezero zein herritarrei, oro har, Gabonetan hain gustokoa izaten den paisajea oparituz.

Argiak piztu aurretik, arratsaldeko 7etan, txokolate beroa banatuko du elkarteak Kontzejupean.