Gabonetako Artisau Azoka izango da igandean (abenduak 11)

Gabonetako Artisau Azoka izango da igandean (abenduak 11)

2022/12/09
Soraluzeko artisau eta baserrietako produktuak ikusi, erosi eta dastatu ahal izango dira etzi, 10.30etik 14.00etara, Plaza Zaharrean.

Herriko baserritar eta artisauek kalera aterako dituzte beren produktuak igande honetan (abenduak 11). Guztira 11 postu egongo dira ikusgai, Plaza Zaharreko karpan egingo den Gabonetako Artisau Azokan.

Hauek dira azokan parte hartuko duten postuak:
 Egotza Baserria. Nagore Martin (ahuntz gazta)
 Orratz (Kristina Albisua)
 Damy Ojeda
 Kilikilima (Idoia Katxo)
 Aupa gu! (Lorea de Castro)
 Saadia Nasir.
 Lorea Calles
 Julen Mendikute.
 Txaro Fernandez
 Mayara Zarobe
 Nuria Muro

Azoka goizeko 10:30ean zabaldu eta 14:00ean itxiko da.
Herritarrek egiten dituzten erosketen artean otarra bat zozketatuko da.