Gabonetako Jai Egitaraua

Gabonetako Jai Egitaraua

2019/12/17
Ekintzaz betetako jai egitaraua prestatu dute Udalak eta herriko kultura eta kirol elkarteek egun hauetarako; merkatariek Plaza Zaharrean jarriko duten izotz-pista da nobedaderik handiena.

Urtero moduan, ekintza ugari prestatu dituzte aurtengoan ere udalak zein herriko elkarte eta erakunde ezberdinek jai egun hauetarako.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, "Elkano, lehen mundu bira" pelikularen proiekzioa, Olentzero eta Mari Domingiren nahiz Errege Magoen etorrerak, Ezoziko Ama Abesbatzaren gabon kontzertua, edota Plaza Zaharrean aurten lehenengo aldiz instalatuko den izotz-pista; bai eta Ludotekak eta Gaztelekuak antolatu dituzten ekintza ugariak.

Hona hemen, egunez-egun, antolatu diren ekintzen zerrenda:

ABENDUAren 10etik 28a arte.

ARGAZKI ERAKUSKETA.

“Gogoratzen? / ¿Recuerdas?”

Astegunetan 19:00-20:30 eta larunbatetan 12:00-13:30.

Kiroldegiko erakusketa-gelan.

Ant.: Kontrargi Argazkilaritza Taldea.

ABENDUAK 18, eguaztena

MUSIKA ESKOLAREN GABONETAKO KONTZERTUA

Arratsaldeko 6:30ean eta 7:30ean, Herri Antzokian.

Ant.: Soraluzeko Musika Eskola.

ABENDUAK 20, barixakua.

IZOTZ PISTAREN INAUGURAZIOA

Arratsaldeko 6etan, Plaza Zaharrean.

Ant.: Bizikale Merkatarien Elkartea.

SANTO TOMAS OSPAKIZUNA

Arratsaldeko 5etan, Jubilatuen Etxean.

Ant.: Itxaropena Jubilatuen Elkartea.

PLAENTXIA KANTUAN

Arratsaldeko 7etan, herrigunean

Ant.: Plaentxia Kantuan herri-ekmena.

ABENDUAK 21, zapatua

GABONETAKO HAUR PARKEA

11:00-13:30 / 17:00-19:30, Arane kiroldegian.

Sarrera: Bazkideak doan / Gainontzekoak 3 edo 5 euro.

Ant.: Atxolin Guraso Elkartea

ABENDUAK 22, domekia.

HAURRENTZAKO ZINEA

“Elkano eta Magallanes. Lehen mundu bira”. EH, 2019.

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Ant.: Kultura Batzordea & Atxolin IGE.

ABENDUAK 23, astelehena.

IRTEERA EKOGUNERA

4 eta 5 urteko haurrak.

Goizeko 10etan, autobus-geltokian.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

ABENDUAK 24, martitzena.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Kalejira herrian zehar eta gutun-ematea kiroldegian.

Goizeko 11:30ean, herrigunean.

Ant.: Olentzero & Mari Domingi lan-taldea.

ABENDUAK 26, eguena.

IRTEERA LASTUR-era

LH1-LH2 mailako  haurrak.

Goizeko 10etan, autobus-geltokian.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

IRTEERA CITY JUMP PARK-era

LH5-LH6 mailako  erabiltzaileak.

Arratsaldeko 4etan, autobus-geltokian.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua.

POTX ETA LOTX PAILAZOAK

 “Etxean” ikuskizuna. Sarrera 1 euro.

Arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

ABENDUAK 27, barixakua

IRTEERA BIZKAIA PARK ABENTURA-ra

LH3-LH4 mailako  haurrak.

Goizeko 10etan, autobus-geltokian.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

IRTEERA CITY JUMP PARK-era

DBH mailako  erabitzaileak.

Arratsaldeko 4etan, autobus-geltokian.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua.

ABESBATZAREN GABON KONTZERTUA

Arratsaldeko 8etan, Eliza nagusian .

Ant.: Ezoziko Ama Abesbatza..

ABENDUAK 28, zapatua.

GABONETAKO FUTBOL ESKOLEN TORNEOA

Goizeko 9etik aurrera, Ezoziko Futbol Zelaian.

Ant.: Soraluze Futbol Taldea.

ABENDUAK 30, astelehena.

GABONETAKO EKINTZAK LUDOTEKAN

Goizeko 10etan (4 urte) / 11:30etan (5 urte), ludotekan.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

ABENDUAK 31, martitzena.

SAN SILVESTRE FESTA

Lasterketa ez lehiakorra (4 Km.).

Goizeko 11etan, herrigunean.

Ant.: Soraluze Mugituz herri-ekimena.

URTARRILAK 2, eguena.

GABONETAKO EKINTZAK LUDOTEKAN

Goizeko, 10etan (LH1) / 11:30etan (LH2), ludotekan.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

GABONAK EKINTZAK GAZTELEKUAN

LH5-LH6 mailetako erabiltzaileak.

Arratsaldeko 5etan, Gaztelekuan.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua

HODEI MAGOA

“Ordu magikoa” ikuskizuna. Sarrera 1 euro.

Arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

URTARRILAK 3, barixakua.

GABONETAKO EKINTZAK LUDOTEKAN

Goizeko 10etan (LH3) / 11:30etan (LH4), ludotekan.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

GABONETAKO EKINTZAK GAZTELEKUAN

DBH mailako erabiltzaileak.

Arratsaldeko 6etan, Gaztelekuan.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua

“BUELTAN” DOKUMENTALA

Gerra zibileko haur errefuxiatu baten memoriak.

Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

PLAENTXIA KANTUAN

Arratsaldeko 7etan, herrigunean

Ant.: Plaentxia Kantuan herri-ekimena.

URTARRILAK 5, domekia.

ERREGEEN KABALGATA

Arratsaldeko 7etan, herrigunean.

Ant.: Beti Prest Aisitaldea.