Gabonetarako kultur ekintzak

Gabonetarako kultur ekintzak

2023/12/12
Ekintzaz betetako jai-egitaraua prestatu dute Udalak eta herriko gizarte eragileek egun hauetarako; Ezoziko Ama abesbatzak kontzertua eskainiko du ostiral honetan.

Urtero moduan, ekintza ugari prestatu dituzte aurtengoan ere udalak zein herriko elkarte eta erakunde ezberdinek jai egun hauetarako.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, abesbatzaren gabonetako kontzertua, Polito Ibañez abeslari kubatarraren emanaldia, Olentzero eta Mari Domingiren nahiz Errege Magoen etorrerak, txikienentzako magia eta pailazo ikuskizunak, argazki eta eskultura erakusketak edota ludotekak eta gaztelekuak antolatu dituzten txango eta tailer ezberdinak.

Hona hemen, egunez-egun, antolatu diren ekintzen zerrenda:

ABENDUAren 11tik 30era.

ARGAZKI ERAKUSKETA.

“Klitxe egunak”. Eli Lakuesta.

Astegunetan 19:00-20:30 eta larunbatetan 12:00-13:30.

Kulturguneko erakusketa-gelan.

Ant.: Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboa

ABENDUAK 12, martitzena

IBILALDI OSASUNGARRIA

Goizeko 10etatik 11:30era, Plaza Zaharretik.

Informazioa: 688609906

Ibilaldi ostean hamaiketako osasungarria.

Ant.: Goazen Soraluze.

ABENDUAK 15, barixakua

MUSIKA IKUSKIZUNA

Abesbatzaren Gabonetako kontzertua

Arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.

Ant.: Ezoziko Ama Abesbatza.

ABENDUAK 16, zapatua

MUSIKA IKUSKIZUNA

Polito Ibanez (Kuba).

Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 5 euro.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea

ABENDUAK 17, domekia.

DOMEKAK ATERPEAN

Haurrentzako jolasak.

Arratsaldeko 5etan, Arane kiroldegian.

Ant.: Atxolin IGE.

ABENDUAK 20, eguaztena

MUSIKA IKUSKIZUNA

Musika Eskolako Gabonetako kontzertua

Arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian.

Ant.: Soraluzeko Musika Eskola.

ABENDUAK 22, barixakua

PILOTA PARTIDAK

Pilota Eskolako ikasleak

Arratsaldeko 5etan, Arane kiroldegian.

Ant.: Soraluzeko Pilota Elkartea

GABONETAKO BERTSO JAIALDIA

Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Xabat Illarregi,

Josune Aramendi eta E. Beretxinaga.

Gai-jartzaile: Arrate Gisasola.

Arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 5 euro.

Ant.: BertSora Elkartea.

ABENDUAren 23tik aurrera

WAYPAUT

Ordutegia: 11-14 eta 17-20:30, Plaza Zaharrean.

Txartelak elkarteko komertzioetan.

Ant.: Bizikale Merkari Elkartea

ABENDUAK 24, domekia.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Kalejira herrian zehar eta gutun-ematea kiroldegian.

Goizeko 11:00ean, herrigunean.

Ant.: Olentzero & Mari Domingi lan-taldea.

ABENDUAK 26, 27 eta 28

TXANGOAK

(Ab.26) Monkey Park (4 eta 5 urte), 10h-14h.

(Ab.27) Bizkaia Park Abentura (LH1 eta LH2), 9:30h-14h

(Ab.28) Nova Jump (LH3, LH4, LH5 eta LH6), 10h-14h

(Ab.28) Nova Jump (DBH1-DBH4), 15:30h-19h

Irteerak Estaziñoko autobus-geltokitik.

Izen-emateak abenduaren 15a arte.

Informazioa: 943753043

Ant.: Udal ludoteka eta gaztelekua.

ABENDUAK 29, barixakua

MAGIA IKUSKIZUNA

“Heriz magoa”.

+/- 5 urtetik gorako haurrak eta familak

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 2 euro.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

URTARRILAK 2, martitzena.

PAILAZOAK

“Potx eta Lotx”.

+/- 3 urtetik gorako haurrak eta familiak.

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 2 €.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

URTARRILAK 3, 4 eta 5.

GABONAK LUDOTEKAN & GAZTELEKUAN

Tailerrak eta jolasak

(Urt.3) HH4 eta HH5, 11h-13h.

(Urt.3) LH5-LH6, 11h-13h.

(Urt.3) DBH1-DBH4, 17h-19h.

(Urt.4) LH1-LH2, 11h-13h.

(Urt.5) LH3-LH4, 11h-13h.

Izen-emateak abenduaren 15a arte.

Informazioa: 943753043

Ant.: Udal ludoteka eta gaztelekua.

URTARRILAK 5, barixakua.

ERREGEEN KABALGATA

Kalejira herrian zehar eta gutun-ematea elizpean.

Arratsaldeko 7etan, herrigunean.

Ant.: Betiprest Aisialdi Taldea.

URTARRILAK 7, domekia.

GABONETAKO HAUR PARKEA

11:30h-13:30h / 16:30h-18:30h, Arane kiroldegian.

Bazkideak doan; besteak 5 € (Eguna), 3 € (Arrats).

Ant.: Atxolin Guraso Elkartea

URTARRILAren 30era arte.

ERAKUSKETA.

Jose Zugasti (“MetaLUR”)

Astegunetan 19:00-20:00, Oreka Art galerian.

Ant.: Oreka Art Gallery