Ganbara eta Ezoziko Ama abesbatzak

Ganbara eta Ezoziko Ama abesbatzak

2021/06/24
Oñatiko Ganbara eta Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzek kontzertua eskainiko dute larunbat honetan Arane kiroldegian, Udaleko Kultura Batzordeak antolatu duen Kulturaldia zikloaren barruan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatu duen Kulturaldia zikloaren barruan, abesbatza kontzertuaz gozatu ahal izango dute herritarrek larunbat honetan, Arane kiroldegian.

Oñatiko Ganbara eta Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzek kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 7:45ean.

Sarrerak Iratxon  daude salgai, 5 euroan.

Ganbara abesbatza

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an 12 gaztek sortutako ahots nahasien abesbatza da. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean, 30 pertsona inguruko taldea osatu arte. Errepertorioan mota eta garai guztietako lanak ikus ditzakegu: polifonia, folklorea, gospel, espiritualak… euskal folkloreak eta gaur egungo konposatzaileek abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsua osatzen dute.

Bi hamarkada pasatxo hauetan, Oñatiko Ganbara Abesbatzak hainbat lehiaketatan hartu du parte, eta horren fruitua, hainbat lehenengo, bigarren eta hirugarren sari, lan baten interpretazio hoberenaren saria, zuzendari hoberenaren saria,… aitortza guzti hauek Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko abesbatzen lehiaketetan lortutakoak. Sari horietaz gain, Ganbara Abesbatzak hainbat jaialditan hartu du parte eta kontzertu ugari eskaini du, Euskal Herrian, Estatuan zein atzerrian.

Egitaraua

Ezoziko Ama

  1. Nere Etxea
  2. Mendirik mendi
  3. La llamada

Ganbara

  1. Ave Maris Stella
  2. Laudibus
  3. Os justi
  4. Den er hat seinen Engeln befohlen
  5. Agnus Dei
  6. Sator
  7. Even when he is silent
  8. Leonardo dreams of his flying machine
  9. Dieul Quíl la fait bon regarder
  10. Kitolis.

Elkarrekin

  1. Indodona