Garabia duen kamioi baten hornidura lehiaketara atera du Soraluzeko Udalak

Garabia duen kamioi baten hornidura lehiaketara atera du Soraluzeko Udalak

2025/07/04
Soraluzeko Udalak lehiaketara atera du garabia duen brigadarako kamioi baten hornidura; uztailaren 9ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko.

Soraluzeko Udalak brigadarako garabiadun kamioi bat behar du; hori dela eta, haren hornidura lehiaketara atera du, eta uztailaren 9ra arte egin ahal izango dira eskaerak. Aurrekontuari dagokionez, 39.500€ izango da, gehi BEZa.

Pleguak, informazio guztiarekin eta kontratua esleitzeko kontuan hartuko diren irizpide guztiekin, honako esteka hauetan kontsulta daitezke: