Garbiketa lanak mendigainean

Garbiketa lanak mendigainean

2016/11/04
Mendigainean hainbat garbiketa lan burutu berri ditu Udalak, tokiko basoak berreskuratzeko helburua duen Soraluze Baso Bidez programaren barruan.

Aurreko astean amaitu dira, mendi gainean, Soraluzeko Udalak kudeatzen dituen lur sailen garbiketa lanak.

Garbiketa hauek "Osuma Baso Lanak" enpresak burutu ditu eta 7.130 €+ Bez-eko kostua izan dute.

Lan hauei esker, bertan dauden pago landaketak sasiz eta zikinez garbi geldituko dira.

2007. urtean eman zitzaion Soraluze Baso Bidez egitasmoari hasiera, konkretuki, Urkia Zelaiko gunean 1.750 pago landatuz. Landaketa hauek egitea posible izan zen Udalak 4 jabe pribaturekin hitzarmenak sinatu zituelako, adostuz, 30 urtetan lur sail hauen kudeaketa Udalaren esku uztea.

Aurretik aipaturiko lanak ondorengo lur sailetan egin dira:

Urkia Zelaiko gunean, 5.800m2 (Manditurriko iturriaren gainean)

Atxolin izeneko lur-sailean, 18.100m2.

Pagobedeinkatu izeneko lur-sailean, 22.426m2.

Gizaburuagako lur sailaren garbiketa eta 450 pagoren landaketa 12.000m2.