"Gari, montxo eta Joselontxo" pailazoak

2020/12/24
"Gari, Montxo eta Joselontxo" pailazoek beren azken ikuskizuna eskainiko dute larunbat honetan, arratsaldeko 5etan, Antzokian; Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako ekintza da.

Udaleko Kultura Batzordeak Gabon jaietarako antolatu dituen ekintzen barruan, "Gari, Montxo eta Joselontxo" pailazoek emanaldia eskainiko dute larunbat honetan, abenduak 26, arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Ikuskizun berriarekin datoz, "Petitxou" izenekoa, taldearen 25 urteak ospatzeko ekoitzi duten ikuskizun berezia.

Ikuskizuna 3-4 urtetik gorako haurrentzako da egokia.

Sarrerak 3 euroan daude salgai "Iratxo" gozo-dendan; sobratuko balira egunean bertan lehiatilan salduko dira.

Sinopsia: Bidai luzeetatik etorri berriak... Europako zirkoetan parte hartzetik... Gari, Montxo eta Joselontxo, Tutik Clowns, prestaketan ari dira pistan azaldu eta beraien ikuskizun handia eskaintzeko prest... Baina, zer gertatzen da? Emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi! Zapata handiak...sudur gorriak...saxofoia... tronpeta... tuba... falta dira! Zer egin orain? Ikusleak zai daude eta ikuskizunak hasi egin behar du!

Iraupena: Ordu bete