"Gari, Montxo eta Joselontxo" pailazoen ikuskizuna

"Gari, Montxo eta Joselontxo" pailazoen ikuskizuna

2023/01/02
"Gari, Montxo eta Joselontxo" pailazoek "Tutik Clowns" ikuskizuna eskainiko dute etzi, asteazkena, Herri Antzokian, Kultura Batzordeak antolatutako jai-egitarauaren barruan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako jai-egitarauaren barruan, "Tutik Clowns" izeneko ikuskizuna eskainiko dute etzi, asteazkena, urtarrilak 4, arratsaldeko 5etan, "Gari, Montxo eta Joselontxo" pailazoek.

Izena: "Tutik Clowns".

Konpainia: "Gari, Montxo eta Joselontxo" pailazoak.

Eguna: Asteazkena, urtarrilak 4.

Ordua: Arratsaldeko 5ak.

Sarrera: 2 euro.

Sinopsia:

Bidai luzeetatik etorri berriak... Europako zirkoetan parte hartzetik... Gari, Montxo eta Joselontxo, Tutik Clowns, prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien ikuskizun handia eskaintzeko prest. Baina, zer gertatzen da? Emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi. Zapata handiak... sudur gorrriak... saxofoia... tronpeta... tuba... falta dira! Zer egin orain? Ikuskizunak hasi egin behar du eta ikusleak zain daude.

Gomendatutako adina: 3 urtetik aurrera.