"Gari, Montxo & Joselontxo" pailazoak

"Gari, Montxo & Joselontxo" pailazoak

2018/01/03
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek "Din, dan, don..." ikuskizuna eskainiko dute arratsaldeko 6etan antzokian, Kultura Batzordeak Gabonetarako antolatutako egitarauaren barnean.

Gabonak hemen dira! Eta horregatik gure protagonistak, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak festa handi bat prestatzen ari dira ospatzeko.

Denak daude gonbidatuta festa honetara: ikuskizuna ikustera datozen haurrak, benetako protagonistak direnak, eta pertsona helduak, beren haurtzarora bueltatuko direnak.

Festa honetan denetik aurkituko duzue: barrea, musika, umorea, abestiak, abentura... eta sorpresa ugari.

Mota guztietako ikusleei zuzendutako kalitate handiko ikuskizuna.

Sarrera, 1 euro.