Gaur, barixakua, azaroak 28 egingo da Bizikaleren "Lokal Friday" herriko merkatarien azoka

Gaur, barixakua, azaroak 28 egingo da Bizikaleren "Lokal Friday" herriko merkatarien azoka

2025/11/28
Gaur, barixakua, azaroak 28, goizeko 10:00etatik aurrera, egingo da Bizikale Soraluzeko merkatarien "Lokal Friday" azoka Plaza Zaharreko karpan.

Soraluzeko merkatarien elkarteak, Bizikalek, Lokal Friday herriko merkatarien azoka antolatu du gaurko, barixakua, azaroak 28; mundu mailan indar handia hartu duen Black Friday egunari herritik erantzutea da ekimenaren asmoa. Baita merkataritza bultzatu eta herritarrei gabon-sasoirako erosketak egiteko aukera ematea ere.

Egunean zehar herriko merkatariek azoka egingo dute, haien postuak Plaza Zaharreko karpan ipinita gozieko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara, eguerdian ere etenik gabe eta musikaz girotuta. Moda, dekorazioa, estetika, jostailuak, opariak, elikadura produktuak zein bestelako salgaiak izango dira eskuragai eta denda hauek hartuko dute parte:

  • Triskel belar-denda
  • Rkl ile-apaindegia
  • Kooperatiba
  • Belarrak belar-denda
  • Likai estetika zentroa
  • Iratxo goxo-denda
  • Criado fruta-denda
  • Autoservicio Amparo
  • Comercial Vila

Azokarekin batera egingo da 100€ko lau bonuen zozketa ere; azaroaren 14tik 27ra bitarte herriko saltokietan erosketak egiteagatik banatu dituzte txartelak.