Gaurtik, barixakua, astelehenera bitarte ospatuko dira San Andresko jaiak
plaentxia.eus

Gaurtik, barixakua, astelehenera bitarte ospatuko dira San Andresko jaiak

2025/07/11
Gaurtik, barixakua, astelehenera bitarte, uztailaren 11tik 14ra, ospatuko dira San Andres auzoko jaiak.

Urtero, uztaila erdialdean ohi duten moduan, astebukaeran egingo dituzte San Andres jaietako ospakizunak, auzoan bertan.

Ohiko moduan, makala altsatuz eta kanpaiak joz emango diete hasiera jaiei barixakuan, eta astelehenera arte luzatuko dira jaietako ekintzak. Aurten ere Asier eta Iñakiren omenezko pilota partiduen finala San Andres jaietan egingo da Santa Ana jaietan egin ordez eta Bergarako zezenak birritan etorriko dira: zapatuan eta domekan. Horretaz gain, emakumeen bolo txapelketa ere antolatu dute, beste urte batzuetako arrakasta ikusita.

Antolatzaileek ohartarazi dute domeka goizeko ekintzen ordutegia aldatu egingo dela: pilota partidak 12:30ean izango dira eta ostean, 13:30ean, izango da meza.

Udalak 6.000 euroko dirulaguntza eman dio San Andres jaien antolaketan jardun duen San Andrespe elkarteari.