Gaurtik, barixakua, astelehenera bitarte, uztailaren 10etik 13ra, ospatuko dira San Andresko jaiak
barrena.eus

Gaurtik, barixakua, astelehenera bitarte, uztailaren 10etik 13ra, ospatuko dira San Andresko jaiak

2026/07/10
Gaurtik, barixakua, astelehenera bitarte, uztailaren 10etik 13ra, ospatuko dira San Andres auzoko jaiak.

Urtero, uztaila erdialdean ohi duten moduan, astebukaeran egingo dituzte San Andres jaietako ospakizunak, auzoan bertan.

Ohiko moduan, makala altsatuz eta kanpaiak joz emango diete hasiera jaiei barixakuan, eta astelehenera arte luzatuko dira jaietako ekintzak. Aurten ere Asier eta Iñakiren omenezko pilota partiduen finala San Andres jaietan egingo da Santa Ana jaietan egin ordez eta Bergarako zezenak birritan etorriko dira: zapatuan eta domekan. Horretaz gain, patata tortilla lehiaketa, erromeria, pilota partidak, herri kirolak, bertsolariak, meza, umeendako jolasak eta emakumeendako bola txapelketa ere izango dira. Nola ez, jana eta edana ere ez dira faltako.

Udalak 6.000 euroko dirulaguntza eman dio San Andres jaien antolaketan jardun duen San Andrespe elkarteari.